XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Glukosa ehun guztietan suntsitzen da, baina ez odoletan; hala ere, muskuluek suntsitzen dute gehienik hor behar izaten bait da gehiena, dela muskuluaren lana egiteko dela gorputzarentzat beroa sortzeko.

Glukosaren tamaina bihotzak eraentzen du.

Otordu ondoetan organismora sartzen den glukosa gehiegia gibelak ateratzen du odoletik eta bere zelulatan biltzen eta pilatzen, glukogeno itxuran.

Zelulek odoleko glukosa erretzen duten eran, amilasa izeneko entzimaren eraginez glukogenoa glukosatan deskonposatu eta zirkulapen korrontera isurtzen du gibelak atzera: Hona formulatan erreakzio hori: glukosa / glukogenoa / ura.

Organismo normalak glukosa gehiegi luzaro hartzen badu, gibela ez da gauza izaten dena glukogenotuta pilatzeko, eta orduan gantzetan eraldatzen du organismoak.

Produktu hau, berriz, kantitate handitan gorde daiteke, azalaren azpian eta bare-sarean mantenu gordekinak eratuz; eta gizentasuna sortzen du horrek.

II.- GANTZEN METABOLISMOA.

Gantzak dira gordekin materialerik nagusienak eta ugarienak.

Gantzen sintesigintza eta anderakuntza lipasa izeneko entzima berezi batzuren bidez egiten da organismoan.

Gantzen metabolismoa egiteko biziki garrantzizkoa dena gantz-azido anderakuntza da; hau, berriz, karbonatuak oxidapenez deslotuz lortzen da.

Azken produktuak karbon anhidridoa (karbon anhidridoa) eta ura izaten dira.

Gantzak dira gainera janarien artean oxidaturiko sustantzi gramo bakoitzeko berorik handiena ematen dutenak.

III.- PROTEINEN METABOLISMOA.

Proteinak dira animali jatorrizko janarien zatirik nagusiena.

Liseribidean entzima proteolitikoen (proteasen) bidez horien osagarri diren aminoazidotan deskonposatzen dira proteinak, (...).